Prentsa Aretoa
2007/06/20
Elena Etxegoyenek Gobernu eta Administrazio Lokalaren Lege Proiektuari buruzko datak zehazteko eskatu dio Zapateroren exekutiboari
Elena Etxegoyenek, EAJko senatariak esan duenez, "administrazio lokalari ez zaio inolako garrantziarik ematen". Legealdia amaitzeko sei hilabete geratuz, oraindik aurreproiekturik aurkeztu ez izana kritikatu du.
Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, Elena Etxegoyenek Jordi Sevilla Ministroari Gobernu eta Administrazio Lokalaren Lege Proiektuari buruz galdetu dio. Sevillaren hitzetan "lehenbailehen" tramitatuko da.
Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak lege honen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Gobernu sozialistak hasieratik esan zuen bere helburu nagusien artean zegoela; aitzitik, oraindik ez da Gorteetara iritsi. Zentzu honetan, Etxegoyenek zailtasunak onartu arren, "beranduegi iritsi" dela kritikatu du; "honek, Gorteetan, Senatuan bereziki, gutxi sakontzeko aukera emango digu", adierazi du senatariak.
Bukatzeko Etxegoyenek administrazio lokalaren garrantzia gogorarazi dio Sevilla jaunari, izan ere "hiritarrari gertuen geratzen zaion administrazioa baita".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19