Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/06/20

Albisturrek Medgaz gasbidearen proiektua gorabehera politikoetatik at egon behar dela baietsi du

Xabier Albisturrek, EAJko senatariak, gasbidearen proiektuaren garapena ahalbideratzea eskatu dio Clos Ministroari. Era berean, Estatuak hainbat hiritarrei gas naturalaren horniketa bermatzea exijitu dio.

rss Ezagutzera eman

Gaur Goizean Senatuan hasi den kontrol saioan, Xabier Albisturrek, EAJko senatariak, Joan Clos Industria Sailburuari Argeliako gobernuak azken asteotan egindako adierazpenak argitzeko eskatu dio; Medgaz proiektuaren garapena zalantzan jartzen baitu.

Bere mintzaldian, EAJko Industria saileko bozeramalea ezengokortasun honen kontra azaldu da; "proiektu hau Argel eta Estatu espainiarraren arteko kooperazio garrantzitsuenetakoa da, hornikuntza biderkatu egingo baitu; gainera Europak esan duenez lehentasuna duen azpiegitura da". Hori dela eta bi herrialdeen arteko erlazioa erantzukizunez egiteko eskatu du Albisturrek.

Medgaz gasbideak 210 kilometro neurtzen du, eta Estatua Argeliarekin elkartzen duen bigarrena da. Proiektuaren amanera 2009rako aurreikusten da.
Ezagutu Gure Senatariak