Prentsa Aretoa
2007/06/20
Anasagastik Espainiako Gobernuari “Radio Caracas Televisión” en itxieraren gaitzestea eskatu dio
Iñaki Anasagasti, EAJko senatariak Venezuelan giza eskubideak ez errespetatzea gogorki salatu eta gaitzetsi du bere kezka azaldu ondoren. Bere hitzetan, "estatu demokratikoa bermatzeko, ezinbestekoa da adierazpen askatasunaren defentsa egitea".
Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, Mahaiko Lehenengo Idazkari eta Kanpo Harremanetan EAJk duen bozeramaleak, Iñaki Anasagastik pasaden maiatzaren 27an itxi zen "Radio Caracas Televisión"en gaitzespenari buruz galdetu dio Moratinos Ministroari.
Bere mintzaldian, Anasagastik Venezuelako giza eskubideen errespetuarekiko zalantzak azaldu ditu; bere tesia argudiatzerako garaian, Raúl Morodo enbaxadorearen jarrera salatzeaz gain, Gobernu espainiarrak egindako armen salmenta ere kritikatu nahi izan du. Era berean, pasaden urtean ospatutako hauteskundeetara joan ezin izana gogorazi nahi izan du, Venezuelako gobernuak debekatu egin baitzion Gorteetako delegazioari hara joatea. Bukatzeko, senatari jeltzaleak Globovisión isteko aukera dagoela baietsi du, honek ekar ditzakeen ondorio larriekin.
Hori guztia dela eta, "demokrazian gehiago sakontzea" eskatu du, "Radio Caracas Televisión"en itxieraren aurrean gaitzespen argia eginez.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19