Prentsa Aretoa
2007/06/20
Ikerketa batzordearen eraketaren aurka bozkatu arren, EAJk gardentasuna exijitu dio Gobernuaren Ekonomia Bulegoari
Javier Maquedak, EAJko senatariak esan duenez, Gobernuaren menpe dauden organismoak epaitzerako garaian "zuhurtasunez eta arretaz" jokatu behar da. Aitzitik, Ekonomia Bulegoaren "gardentasun eta argitasuna" areagotzea "ezinbestekoa" dela baietsi du.
Senatuko Osoko Bilkurak gaur arratsaldean eztabaidatu du Exekutiboaren Ekonomia Bulegoa aztertzeko Ikerketa Batzordearen ekimena.
Bere mintzaldian, Ekonomia Sailean EAJk duen bozeramaleak, Javier Maquedak, Miguel Sebastiánek (Bulegoak izan zuen lehen zuzendaria) Senatuak eskatutako agerraldiari kasu egiteko atzerapena salatu nahi izan du, eta baita gaur egun zuzendari denaren agerraldiaren atzerapena ere.
Ahatik, senatari jeltzaleak Gobernuaren menpe dauden erakundeak juzgatzerako garaian "zuhurtasuna" eta "arreta" exijitu du, gizartean alarma soziala eta demokratikoa eragin baitezake. Era erean, "gardentasuna eta argitasuna" eskatu dio Presidentearen Ekonomia Bulegoari, "oraindik ez baitu konfidantza nahikoa sustatu gizartearengan".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19