Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/08/09

Espainiako Bankuko urre erreserbaren zati bat saldu ondoren, Maquedak Estatuko gobernuak ekonomia arloan egingo duen hurrengo operazioa zein izango den galdetu du

Javier Maqueda, EAJko senatariak "harridura" azaldu du ekonomia ministeritzak egindako azken mugimenduen aurrean; izan ere, 24,8 tona urre gordekin saldu ditu. Datu honekin, urte honetan dagoeneko %32an jeitsi dira erretserbak.

rss Ezagutzera eman
Espainiako Bankuko urre erreserbaren zati bat saldu ondoren, Maquedak Estatuko gobernuak ekonomia arloan egingo duen hurrengo operazioa zein izango den galdetu du

ARGAZKIA JAITSI


Goi Ganberan EAJk duen ekonomia bozeramaleak, Javier Maquedak, "Gobernuak horrelako operazioak egiten dituen lehen aldia ez dela" adierazi du. Senatariaren hitzetan, helburu nagusia Estatuaren egoeraren eztabaidan hitzemandakoa betetzeko egin da; hau da, haur jaioberri bakoitzari 2500 euro emateko alegia. Maquedak azpimarratu duenez, "ezer agindu aurretik, Gobernuak dirua nondik aterako duen aurreikusi beharko luke. Ezinezkoa da kontrolik eta denborarik gabe lehenengo guztion pentsioekin jolastea, eta orain urrea saltzea".

Ondorioz, ordezkari jeltzaleak "seriotasuna" exijitu dio Solbes ministroari, eta Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak egindako agerraldien hiru eskaerak gogorarazi dizkio.
Ezagutu Gure Senatariak