Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/09/03

Maqueda: “ Gobernu espainiarrak alargunen pentsioak igotzea oso berri ona iruditzen zaigu, baina, nondik aterako du dirua?”

Javier Maqueda, EAJko senatariak berriro ere "harridura" azaldu du Zapateroren Gobernuak egindako promesa ekonomikoaren aurrean. "Datu ziur eta zorrotzak izan gabe ezin da jendearengan ilusio faltsurik sortu".

rss Ezagutzera eman
Senatuko Ekonomia sailean EAJk duen bozeramaleak, Javier Maquedak, Rodríguez Zapaterok larunbatean eginiko adierazpenak erantzun zituen atzo. Presidenteak esan zuenez, 65 urte baino gutxiago dituzten alargunek, eta beren largura seme alabak dituzten horiek 110 euro gehiago jasoko dituzte 2008tik aurrera.

Senatari jeltzaleak neurri babestu nahi izan du, eta pentsioa oraindik gehiago igo beharko litzatekela baietsi du. Haatik,  dirua nondik aterako duen galdetu nahi izan dio Zapaterori.

Amaitzeko, Maquedak "sorpresarik" nahi ez duela azpimarratu du; "ez dugu nahi ez urre erretserben salmenta, ez ondarearena, ez pentsiak Boltsan jolastea ere ez botuak lortzeko helburu bakarrekin".
Ezagutu Gure Senatariak