Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/09/10

EAJk Espainiako Futbol Federazioak Katalunia eta Estatu Batuen arteko futbol partidua debekatu ondoren Lissavetzkyri bere iritzia eskatu dio

Javier Maqueda, EAJko senatariak Jaime Lissavetzkyren, Estatuko Kirol gaietarako Idazkariaren, agerraldia eskatu du Goi Ganbaran datorren urriaren 14rako aurreikusia zegoen norgehiagokari buruz hitz egin dezan; gogora dezagun partidu hau Katalunia eta Estatu Batuen jokatu behar zela, eta Espainiako Futbol Federazioak galerazi duela.

rss Ezagutzera eman
EAJk Espainiako Futbol Federazioak Katalunia eta Estatu Batuen arteko futbol partidua debekatu ondoren Lissavetzkyri bere iritzia eskatu dio

ARGAZKIA JAITSI

Federazioa emandako arrazoi nagusia egutegi arazoekin dago erlazionatuta, Espainiako selekzioak jokatzen baitu egun horietan.

Polemikaren ondorioz, senatari jeltzaleak "irizpideak lehenbailehen bateratzea ezinbestekoa" dela baietsi du, "selekzio guztiek horrelako arazoak aurki ez ditzaten". Zentzu honetan, Lissavetzky jaunari ezezik, Kirol Kontseilu Gorenari "edozein selekzio autonomikoren partehartzea defenda dezan exijitu dio".
Ezagutu Gure Senatariak