Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/09/12

Energia kontsumo ohiturak aldatzeko ahaleginak egin ditzan eskatu dio Albisturrek Gobernuari

Xabier Albistur, EAJko senatariaren iritziz, tarifa elektrikoa ez igotzeak energia berriztatzaileen alde egin duten horien kontra joatea da, izan ere, oraindik behintzat, ez dute agindutako ordainsaririk jasoko. Gaitera, Albisturren ustez, "tarifak mantentzeak ondorengo belaunaldiak kaltetuko ditu, hauek ordaindu beharko dute orain ordaintzen ari ez garena".

rss Ezagutzera eman
Energia kontsumo ohiturak aldatzeko ahaleginak egin ditzan eskatu dio Albisturrek Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, EAJk Industria
Komisioan duen bozeramaleak, Xabier Albisturrek, Joan Closi tarifa defizitari buruz galdetu dio. Zentzu honetan, défizit hori jeisteko hartuko dituen neurri konkretuei buruz galdetu dio, izan ere, tarifa igoko ez dutela esan zuten pasaden astean.

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak "oso gai delikatua" dela baietsi du; aitzitik, "tarifak ez igotzea gizartea engainatzea" dela ere gaineratu du, izan ere, "ondorengo belaunaldiek ordaindu beharko dute gu orain ordaintzen ari ez garena".
Energia berriztatzaileen sektorean ere "ziurgabetasuna" eragin du Exekutiboaren berri honek, ordainsariak ez jasotzea suposatu baitezake. Honen aurrean, "tarifa politika argiak" exijitu ditu Albisturrek, energia berri hauen alde egin eta Kyotoko konpromezua aurrera eramateko; "energia hauek baitira helburua ahalbideratu dezaketen bakarrak".


Senatariak esan duenez, "energia aurrezteko eta kontsumo ohiturak aldatzeko konpromezu falta handia dago Gobernuaren aldetik, eta, ondorioak izando ditu, guk ordaindu behar izango ditugun ondorioak".
Ezagutu Gure Senatariak