Prentsa Aretoa
2007/09/18
Maquedak Kultura Ministroari Guernica koadroaren eta Salamancako dokumentuen inguruan jarraituko duen politikari buruz hitz egiteko duen agerraldia gogorarazi dio
Javier Maquedak, EAJko senatariak, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak duela bi hilabete César Antonio Molina Ministro berriaren agerraldia eskatu zuela gogorarazi du. Helburu nagusia bai Gerra Zibilean euskal instituzioei lapurtutako dokumentuen itzulera, nahiz Guernica koadroa Euskadira eramateko egingo diren ahaleginak ezagutzea da.
Kultura sailean EAJk duen bozeramaleak, Javier Maquedak, Kultura komisioak onartutako mozioa ere aipatu nahi izan du, ez baita oraindik bete; akordio honek aditzera eman zuenez, Gobernuak Guernica koadroa Euskadira eramateko ahalik eta kontserbazio neurri gehien hartzeko konpromezua bete behar zuen, betiere San Fernando Arte Ederretako Akademiak oniritzia eman ondoren.
Mozioa ez da bete, eta ondorioz, Maquedak "akordioak lortzeak eta lanak zerbaitetarako balio duen" galdetu du. Zentzu honetan, Ministroari Salamancako dokumentuen itzulera ahalbideratuko duen prozedura onartzeko atzeratzeko arrazoiak azal ditzan eskatuko dio. Rodríguez Zapatero bera izan zen Kataluniarentzat balio zuenak, Euskadirentzat ere balio zuela esan zuena. Ahatik, ekintzek kontrakoa erakutsi dute.
Legealdia amaitzeko denbora oso gutxi geratzen denez, bozeramale jeltzaleak Ministroari "lehenbailehen ager dadin" eskatu dio, "bere polítika orokorra, nahiz gai hauen ingurukoa ezagutaraz dezan".

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19