Prentsa Aretoa
2007/09/19
Anasagastik Kultura Ministroari Madril ez den beste “probintzientzat” proiekturik ote duen galdetu dio
Iñaki Anasagastik, EAJko senatariak, César Antonio Molina Kultura Ministroari atzo argitaratutako adierazpenen balorazioa egin du gaur. Senatari jeltzalearen aburuz, "hiru hizkuntza koofizial dituen Estatu nazioanitz eta aberats batetako Kultura Ministroa izan beharrean, Madrilgo Udaletxeko Kultura arduradura zirudien Molinak".
Iñaki Anasagasti, EAJko senatari eta Senatuko Mahaiko Idazkariak galdera bat aurkeztu du Goi Ganbaran erantzun idatzia jasotzeko asmoz. Bertan, kultura sailean Madril ez den beste "probintzientzat" proiekturik ote duen galdetu dio Gobernuari.
Galdera, Kultura Ministroak atzo egindako adierazpenen ondorioa da. Molinari legealdi amaierarako proiekturen bat zuen galdetu zioten kazetariek, eta bere erantzun bakarra Madrilen museo bat eraikitzeko asmoa izan zen.
Honen aurrean, eta estatuaren nazioanizatasunari erreferentzia eginez, senatari jeltzaleak Molinari bere lanaren oinarrian Madril ezezik, Estatuko beste nazioak ere kontuan har ditzala eskatu dio.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19