Prentsa Aretoa
2007/09/26
Saharauiarren giza eskubideak defendatzeko neurri azkarrak hartzeko beharra azpimarratu du Etxegoyen senatariak
Elena Etxegoyenek, EAJko senatariak, pasaden ostiralean Legelarien Nazioarteko Jardunaldian hartu zuen parte Madrilen. Bertan, Saharako Herriaren inguruan hitz egin zen. Etxegoyenen hitzetan, "ezinbestekoa da Saharauiarren eskubideak defendatzeko neurriak hartzea"; horretarako Legelari Independiente bat izendatzea proposatu du, Nazio Batuetako Ordezkariari laguntzeko helburuarekin. Gogora dezagun postu hori 1999tik dagoela bete gabe.
Konferentziaren balorazio positiboa egin du Etxegoyenek. Jardunaldiari esker hainbat ondorio atera ziren, bai estatus juridikoari buruz, eta baita giza eskubideen egoeraren inguruan, izan ere, Marokoren okupazioak egoera larrian utzi ditu hainbat pertsona.
Etxegoyenek "inolako arrazoirik gabeko atxiloketak, torturak, desagertzeak eta inolako bermerik gabeko epaiketak" ematen ari direla salatu du, eta egoera okerra doala baietsi du. Honi aurre egiteko Nazio Batuetako Ordezkaria lagunduko duen Legelaria izendatzea egokia izango litzatekela adierazi du, 1999 urtetik hutsik dagoen lanpostua alegia.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19