Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/09/26

Etxegoyenek puntu bitartezko karnetak eragindako zigorrak lehenbailehen bete daitezen tresnak eskatu dizkio Gobernuari

Elena Etxegoyen, EAJko senatariak adierazi duenez, orain erabiltzen diren tresnak "oso geldoak" dira, izan ere, zigorrak bete arte denbora gehiegi igarotzen da. Honen aurrean tresna ezberdinak eskatu dizkio Exekutiboari, puntu bitartezko karnetak eragina izan dezan.

rss Ezagutzera eman
Etxegoyenek puntu bitartezko karnetak eragindako zigorrak lehenbailehen bete daitezen tresnak eskatu dizkio Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak karnet berri honen eragina zigorrak azkar eta ongi betetzearen ondorioa izango dela baietsi du, eta, oraindik ez da hori gertatzen. Honen aurrean, teknologia berrien aldeko apostua egin du  Etxegoyenek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoari trafiko alorreko transferentzia guztiak ematea eskatu du; hau da, karnetaren puntuak kendu eta berriro emateko ahalmena ematea, alegia. Honek eraginkortasuna areagotuko luke.

Bukatzeko, Etxegoyen senatariak karnet berria tresna bat gehiago dela esan du, baina errepideetako istripuak jeisteko bitarteko bat dela gaineratu du.
Ezagutu Gure Senatariak