Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/09/26

Maquedak Solbes ministroari krisi ekonomikoaren aurrean neurriak har ditzan eskatu dio, etxeko ekonomiek ondorioak paira ez ditzaten.

Javier Maqueda EAJko senatariak Solbes presidenteordeari "jendeari benetan interesatzen zaionari buruz" hitz egiteko eskatu dio, "datu makroekonomikoak ez baitzaizkie interesatzen".  Zentzu honetan, Euroa indarrean sartu zenetik hainbat familiek hilabete amaierara iristeko arazoak dituztela esan du, eta honen aurrean zergak jeisteko eskaera egin du.

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Javier Maqueda EAJko senatariak mundu mailako ekonomia krisiak Estatuan izango dituen ondorioen aurrean Gobernuak hartuko dituen neurrien inguruan galdetuko dio Solbes Ekonomia Ministroari.

Bere mintzaldian, Maquedak krisia gogorra izango dela esan du, eta orain arte Gobernuak iragarritako laguntzak "gutxi eta engainagarriak" direla baitesi du.  Errentaren atxikipena neurri positiboa izan liteke, baina ondorio kezkagarriak izango ditu errentaren aitorpena egiterako garaian.

Honen aurrean, inflazioa kontrolatzeaz gain, zergak jeisteko eskaera egin du Maquedak, Estatu Batuetan egin den monduan.

Amaitzeko, gogorki kritikatu du Ministroa Maqueda senatariak, eta "hankak lurrean jartzeko" eskatu dio; Bankuak eta multinazionalak egoera onean egon arren, familiak egoera larriak pairatzen ari direla ohartarazi du.
Ezagutu Gure Senatariak