Prentsa Aretoa
2007/10/05
EAJk familia ugariek ibilgailueen matrikulazio zerga ez ordaintzea lortu du Senatuan
Inmaculada Loroñok atzo lortu zuen EAJk aurkeztutako emendakina, PSOEk eta Entesa Catalanak izan ezik, talde guztien babesa jasotzea. Honekin, familia ugariek ibilgailu mota zehatz bat erosterako garaian ez dute matrikulazio zerga ordaindu beharko.
Atzo bildu zen Senatuan Ingurugiro Komisioa airearen kalitatea eta atmosfera zaintzeko lege proiektuari irizpena emateko asmoz. Bertan, EAJk aurkeztutako emendakina eztabaidatu zen; emendakinaren helburu nagusia familia ugariek matrikulazio zerga ez ordaintzea zen, jaiotza tasaren gehitzeko politikekin bat egiteko. Sozialistek eta Entesak onartu ez arren, aurrera atera zen beste talde guztien babesarekin.
Inmaculada Loroñok, EAJk komisioan duen bozeramaleak, gogorki kritikatu zuen PSOE eta Entesaren jarrera: " laketontzi eta aireontzien matrikulazio zerga %12tik %9,5era jeisteko ados jartzen dira, baina ez familia ugarien alde egiteko ordea".

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19