Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/10/08

EAJk Teknologia Zentruetan inbertsio gehiago egin daitezen mozio bat aurkeztu du Senatuan

Xabier Albistur EAJko senataria izango da ekimena aurkeztuko duen ordezkaria. Helburu nagusia Exekutibo sozialistak Teknologia Zentruen aldeko apostu tinkoa egitea izango da.

rss Ezagutzera eman
Xabier Albisturrek, EAJk Goi Ganbarako Teknologia eta Zientzia Komisioan duen bozeramaleak, "Zentru Teknologikoak  aldaketa teknologiko nahiz berrikuntzetarako oso herraminta eraginkorrak" direla baietsi du, eta "industriaren produktibitatea eta  hazkundean asko lagun dezaketela" gaineratu du.

Mozioaren arrazoi nagusia Estatuak Zentru hauetan egiten duen inbertsio txikia da; Albisturren hitzetan, "nazioarteko eta autonomietako diru sarrerak dira bakarrak". Hori dela eta, Zentru hauetako inbertsioa areagotzeko eskatzeaz gain, beraien proiektuak kontuan hartzeko eskatuko zaio Gobernuari.
Ezagutu Gure Senatariak