Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/10/08

Javier Maquedak “Doktore” terminoa erregulatzeko eskatu dio Gobernuari

Javier Maqueda EAJko senatariak, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak "Doktore" terminoa erregulatzeko mozioa aurkeztu duela adierazi du gaur arratsaldean Goi Ganbaran ospatu den Hezkuntza Komisioan. Maquedaren aburuz, "termino hau neurrigabe eta irrazionalki erabiltzen da".

rss Ezagutzera eman
Javier Maquedak “Doktore” terminoa erregulatzeko eskatu dio Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Hezkuntza eta Zientzia Komisioak Mercedes Cabrera Ministra jaso du gaur arratsaldean Senatuan. Javier Maquedak, EAJk Komisio honetan duen bozeramaleak, Taldeak legealdi honetan egin duen lanari buruz hitz egin du; gai horien artean, bullying-a, unibertsitate publikoetako matrikulen kopuruaren jeitsiera eta LOEaren porrota aipatu ditu. Egoera honen aurrean, hezkuntza pribatua gehiago erregulatzeko proposamena egin du.

Era berean, Maquedak "Doktore" terminoari nolabaiteko mugak jartzeko ere eskatu dio, eta hau lortzeko EAJk Komisioan mozio bat aurkeztu duela gaineratu du.

Bukatzeko, selekzio autonomikoen aldeko aldarrikapena egin nahi izan du senatariak; "ordua da behin betiko egoera honi soluzioa ematea", azpimarratu du Maquedak.
Ezagutu Gure Senatariak