Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/10/09

Albisturrek Gobernuaren politikek energia berriztatzaileen sektorearen “geldialdia” ondorioztatuko dutela baietsi du

Xabier Albistur, EAJko senatariak bere kezka azaldu du Gobernuak orain arte ez baitu inolako pausurik eman energia berriztatzaileen aldeko politikak aurrera eramateko garaian. Senatariaren ustez, orain arte hartutako neurriak ez dira batere argiak izan eta "geldialdia" eragingo dute energia mota hauetan inbertitzen duten enpresengan.

rss Ezagutzera eman
Albisturrek Gobernuaren politikek energia berriztatzaileen sektorearen “geldialdia” ondorioztatuko dutela baietsi du

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Industria, Turismo eta Merkataritza Komisioak Joan Clos Ministroaren agerraldia izan du gaur goizean. Bere mintzaldiaren ondoren, EAJk Komisioan duen bozeramale den Xabier Albisturrek hitz egin du. Albisturrek adierazi duenez, "Gobernuak ez du bere hitza bete, eta ez ditu hitzartutako ordainsariak eman; gainera, igo beharrean, jeisteko joera aurreikus daiteke, eta honek desegonkortasuna eragin dezake sektorean".


Amaitzeko, energia berriztatzaileen munduan ikertu duten enpresen etorkizunaren inguruan galdetu du Albisturrek, izan ere, airean dago. Senatariaren hitzetan, ziur aski, enpresa hauen jeitsiera eta geldialdia gerta daiteke, "Gobernuak ez baitu apostu tinkorik egin beraien alde".
Ezagutu Gure Senatariak