Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/10/09

Albisturrek Zentru Teknologikoei ikerkuntzarako baliabide gehiago emateko eskatu dio Gobernuari

Xabier Albistur EAJko senatariak baliabide hauek bere ikerkuntza eta formakuntza teknologikorako izango direla adierazi du. Senatari jeltzaleak Gobernuak orain arte behintzat inolako laguntzarik eman ez diela salatu du, eta jasotako dirua, batez ere, autonomikoa eta nazioartekoa izan dela gaineratu du.

rss Ezagutzera eman
Albisturrek Zentru Teknologikoei ikerkuntzarako baliabide gehiago emateko eskatu dio Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko osoko bilkurak gaur arratsaldean eztabaidatu du EAJk aurkeztutako mozioa. Ekimenaren helburua Estatuak Zentru hauetan egiten dituen inbertsio eta ahaleginak areagotzea da, ikerkuntza propioa  baimenduz.

Zentzu honetan, senatari jeltzaleak bai Europak eta baita nazioarteko merkatuek ere enpresei hainbat obligazio eragiten dizkietela baietsi du, eta horien artean, teknologia berrien erabilera; horretarako, Zentru Teknologikoen hobetzea eta garapena ezinbestekotzat jo ditu Albisturrek, baina horretarako, "baliabideak eta ikerketarako ahalmena" eman behar zaizkiela gaineratu du senatariak.

Era berean, Albisturrek orain arte Gobernu sozialistak izandako jarrera pasiboa salatu du, izan ere, ez du inbertsiorik egin eta ezta hauek beren ikerketa garatzea baimendu ere; honen aurrean, inbertsio bai ekonomiko nahiz materialak egiteko eskatu du.

Eskaera hau euskal legebiltzarkideen aldarrikapen zaharra da, eta Goi Ganbarako talde guztien babesa jaso du.
Ezagutu Gure Senatariak