Prentsa Aretoa
2007/10/17
Albistur Estatu espainiarrak duen kanpo-defizitaren hazkundearen aurrean kezkati azaldu da, dagoeneko 60000 milioi eurora iritsi baita
Xabier Albistur EAJko senataria atzo hainbat hedabidek argitaratu zituzten datuen aurrean oso arduratuta azaldu da Senatuko Industria Komisioan, izan ere, urtarrila eta uztaila bitartean, %20,8ko igoera izan du, 60081,6 milioi eurora iritsiz. Honen aurrean, Albisturrek Gobernuari neurriak har ditzan eskatu dio, egonkortasuna lortu eta ekonomia nazioartean lehiakorra izateko.
Industria, Turismo eta Merkataritza Komisioan EAJk Goi Ganbaran duen bozeramaleak, Xabier Albisturrek, bere kezka azaldu du Estatuko ekonomiak bizi duen egoera larriaren aurrean, eta inflazioa eta kanpo defizita azpimarratu nahi izan ditu. Zentzu honetan, bi gai horiek "etorkizunerako bai enpresa, bai Administrazio eta bai gizartean erabakigarriak" izango direla gainera du, eta "datu horiekiko kontrola ezinbestekotzat" jo du.
Bere mintzaldian, Albisturrek energiaren sektoreak defizit horretan duen pisua nabarmendu du, izan ere, atzerriko energia asko inportatzen da, dependentzia areagotuz, eta lehiakortasuna txikituz, nahiz eta Estatu barnean inbertsio itzelak egiten ari diren; honen harira, teknologiarekin gauza bera gertatzen dela adierazi du, inportazioa gehiegizkoa dela salatuz. Ondorioz, "formula magikorik ez dagoela" onartu arren, "hazkuntza, garapena eta lehiakortasuna lortu nahi badira, datu makroekonomikoak kontrolatzea eta jarraitzea oso garrantzitsua" dela baietsi du senatari jeltzaleak.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19