Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/10/17

Maquedak Kultura ministroari Salamancan dauden dokumentuak eta “Guernica” koadroa Euskadira bueltatzeko exijitu dio

 Javier Maqueda EAJko senatariak "Gobernuak Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak eskatutakoa negoziatzeko duen borondate kaskarra" kritikatu nahi izan du gaur goizean Molina ministroaren agerraldian.

rss Ezagutzera eman
Maquedak Kultura ministroari Salamancan dauden dokumentuak eta “Guernica” koadroa Euskadira bueltatzeko exijitu dio

ARGAZKIA JAITSI

Javier Maqueda, EAJk Goi Ganbaran duen Kultura bozeramaleak bere "kezka eta harridura" azaldu du "Ministeritzak euskal aldarrikapenen inguruan jartzen duen interes eskasiaren aurrean". Zentzu honetan, uztailaren 10ean EAJk egindako eskaera gogorarazi dio; bertan, Ministro berriak Salamancako dokumentuak euskal instituzioei bueltatzeari buruz eta "Guerinca" koadroa euskal museo batera eramateko aukerari buruzko iritzia eman zezan eskatu zitzaion, baina ez du oraindik erantzunik jaso.


Bozeramale jeltzaleak Exekutiboaren aldetik benetako borondaterik ez dagoela adierazi du, baina Senatuak onartutako mozioa betetzeko exijitu dio; mozio honetan, "Guernica" koadroaren kontserbazio egoerari buruzko informe bat egin zezan eskatzen zion Goi Ganbarak Gobernuari, eta Exekutiboak nahitaez bete behar du. Aitzitik, ez da hala gertatu. Salamancako dokumentuen gaiari dagokionez, Maqueda senatariak Katalunia eta Euskadirentzat tratu berbera eskatu du "bidegabezkoa baita Kataluniarentzat balio duenak, Euskadin baliorik ez izatea".
Amaitzeko, Gobernu sozialistak pasaden urteetan Partido Popularrak egiten zuena egitea salatu nahi izan du senatari jeltzaleak; "Euskal Herriak dituen eskaerak behin eta berriro ukatu, boz emaile espainiarren aurrean ongi geratzeko, arrazoi historikoei kasurik egin gabe". Maquedaren aburuz, "gauza guztiek dute muga bat" eta EAJk eskatzen duena "guztiei tratu bera ematea da"; era berean, Ministro berriari elkarrizketarako eta itxaropenerako denboraldia hasi dezan eskatu dio.
Ezagutu Gure Senatariak