Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/10/23

Azurzak atungorriaren arrantzaren debekuak eragindako kalteen aurrean laguntzak eskatu ditu Kantauri itsako arrantzaleentzat

Ramon Azurza EAJko senatariak Exekutiboak atungorriaren arrantzaren debekuak Kantauri itsasoko arrantzaleengan eragindako ondorioen aurrean neurri gehiago hartzeko beharra azpimarratu du, hauek modu "jasangarri eta arduratsuan" egiten baitute lan. Senatari jeltzaleak "Espainiako merkatuan bai kanpotik eta baita Estatuan bertan modu ilegalean harrapaturiko atungorria" aurki daitekela salatu du.  

rss Ezagutzera eman
Azurzak atungorriaren arrantzaren debekuak eragindako kalteen aurrean laguntzak eskatu ditu Kantauri itsako arrantzaleentzat

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko osoko bilkurak  atungorriaren arrantzarekin erlazionatutako ekimena eztabaidatu du gaur arratsaldean; arrantza honen debekuak  euskal flotan izugarrizko kalteak eragin ditu.

Senatuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Komisioan EAJk duen bozeramaleak, Ramon Azurzak, ekimena "egoki eta aproposa" dela esan du, baina bi obserbazio egin ditu. Lehena, arrantza honi emandako 2%ko kuota Atlantikoari soilik egiteko eskaera, ez Mediterraneo itsasoari, Errekuperazio Planak dicen moduan. Bigarren, "Espainiako merkatuaren egoera" salatu nahi izan du "bai atzerritik eta baita bertan ere modu ilegalean harrapaturiko atungorria" dela kritikatuz.

Ekimena, EAJren aldaketekin batera, aurrera atera da Talde Mixtoak, Alderdi Popularrak eta Kanariako Taldearen babesari esker.
Ezagutu Gure Senatariak