Prentsa Aretoa
2007/10/24
Maquedak hizkuntza koofizialen irakaskuntza Estatu guztira hedatu dadila eskatu du
Javier Maqueda EAJko senatariak euskara, katalana eta galegoa Estatu guztiko eskoletan irakasteak "elkarbizitza errazteaz gain, areriotasun eta gorrotoak baztertzea lagunduko" duela adierazi du.
Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, Javier Maquedak Salgado Ministrari eleaniztasunari buruzko galdera egin dio. Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak "Exekutibo sozialistak erakutsitako interes gabezia" salatu ditu. EAJko ordezkariaren hitzetan, "ezinbestekoa da bai euskara, bai katalana eta baita galegoa ere Estatu mailan irakastea, gaztelania Euskadin, Katalunian eta Galizian irakasten den bezalaxe".
Maquedak bere "harridura" azaldu du hizkuntza koofizialek Estatu espainiarretik kanpo duten balorazioa handia dela eta; euskara Polonian edo Katalana Alemanian esaterako.
Ondorioz, Maquedak "irakaskuntza Estatu mailan izateak elkarbizitza errazteaz gain, areriotasun eta gorrotoak baztertzea lagunduko" lukeela gaineratu du.
Zentzu honetan, Hezkuntza Ministraren agerraldia eskatu du senatariak, bere Departamentuak neurri hau aurrera ateratzeko egingo duen proiektua azal dezan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19