Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/10/24

Loroñok Idoia Francések bere errugabetasuna frogatzeko berme prozesalak izan dituela zalantzan jarri du

Inmaculada Loroño EAJko senatariak Gobernuari Idoia Francés Santurtziko hiritarraren egoera hobetzeko neurri gehiago har ditzan eskatu dio; gogora dezagun Idoia Francés kartzelan sartu zutela droga trafikoa delituagatik, eta lau urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra jaso du.

rss Ezagutzera eman
Loroñok Idoia Francések bere errugabetasuna frogatzeko berme prozesalak izan dituela zalantzan jarri du

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, Inmaculada Loroño EAJko senatariak Idoia Francés Santurtziko hiritarraren inguruan galdetu dio Moratinos Ministroari.


Bere mintzaldian, senatariak Idoia Francések berme prozesal guztiak izan ez dituela adierazi du; eta oso arduratuta azaldu da hainbat arrazoiengatik. Lehenik, emakumeak Bolivian txokolatea erosi zuela esan du, eta Argentinara bidaiatu zuela ondoren. Bolivian ez bezala, Argentinan kokaina aurkitu zioten txokolatean ezkutatuta. Behin atxilotua izan eta deklaratu ondoren, Loroñok Bolivian Idoia Francés gonbidatu zuen familia zergatik aurkitu ez duten galdetu du, hauexek hartu baitu zuten etxean eta hauexek aldatu baitzioten boltsa Argentinara irten aurretik; "abokatuen jarrera oso pasiboa izan da, eta ez dute ez froga ez defentsa seriorik egin" azpimarratu du senatariak.


Hori dela eta, EAJko senatariak Gobernuari behar diren gestio eta kudeaketak egiteko eskatu dio, "Idoiaren egoera hobetu eta senitartekoekin" egon dadin. Era berean, Ministeritzari emakumearen familiarekin kontaktuan jartzeko eskatu dio, lana elkarrekin egin dezaten.
Ezagutu Gure Senatariak