Prentsa Aretoa
2007/11/07
Zubiak konpetentzien transferentziari dagokionez, legealdi honen “porrota” aurpegiratu dio Zapaterori
Joseba Zubia EAJko senatariak "talante eta aldaketarako legealdia porrot hutsa" izan dela esan dio Presidenteari; bozeramale jeltzalearen hitzetan, "lau urte hauetan ez da Gernikako Estatutuan agertzen dena bete".
Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, EAJko bozeramaleak, Joseba Zubiak, Rodríguez Zapatero presidenteari oraingo legealdian zenbat konpetentzia transferitu diren galdetu dio. Presidenteak, aitzitik, ez du erantzun konkreturik eman nahi izan. Honen aurrean, Zubiak konpetentzia bat bera ere transferitu ez dela adierazi dio, eta honek ondorio ekonomiko, politiko, juridiko eta sozialak izan dituela.
Bere mintzaldian, EAJk Senatuan duen boozeraleak falta diren transferentzien inguruan bai legebiltzar ezberdinetan, nahiz Konstituzionalak onartutako hainbat ekimen gogorarazi nahi izan dizkio. Horien artean, 1993an Euzko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen "Zubia informea" gogorarazi dio; bertan 54 transferentzia falta zirela esaten zen; testu hau Senatuak onartu zuen hurrengo urtean; urte berean, Kongresuak ere antzerako erresoluzioari baiezkoa eman zion. Azkena pasaden uztailean onartu zen Kongresuan, Estatutua betetzeko eskatzen zen ekimenean hain zuzen. PSOEk, aitzitik, kontrakoa bozkatu zuen.
Zubiak Gernikako Estatutuari ere erreferentzia egin dio; 28 urteren ondoren, oraindik 37 konpetentzia ez dira transferitu; honen aurrean, "salbuespenik" ez dagoela eta Lege Organikoa den heinean, betetzea "ezinbestekoa" dela baietsi du.
Amaitzeko, senatari jeltzaleak "Exekutibo sozialistaren negoziazioarako boluntate falta" salatu du. Era berean, oraingo Estatutuaren balioa zalantzan jartzea "normala" dela esan du Zubiak. Zentzu honetan, Zapaterok eskatzen duen euskaldunen arteko paktua ez du ontzat jo, izan ere, 1993an onartu zen Informea aho batez onartu zen, eta ez da bete.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19