Prentsa Aretoa
2007/11/07
Albisturrek ikerkuntza zientifiko eta teknikoari dagokion konpetentzia exijitu dio Gobernuari
Xabier Albistur EAJko senatariak adierazi duenez, "transferentzia hau ez egitea estatutuaren paktua haustea" da, izan ere, Estatutuak dionez, "EAEren konpetentzia esklusiboa da, Estatuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuz".
Gaur goizen Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, Xabier Albistur EAJko senatariak ikerkuntza eta garapenaren inguruko prebisioei buruz galdetu dio Hezkuntza Ministrari. Honen harira, senatariak ikerkuntza zientifiko eta teknikoari dagokion konpetentzia exijitu dio Exekutibo sozialistari, Estatutuak dioenez Euskadiren konpetentzia esklusiboa baita.
Egoera honen aurrean, senatari jeltzaleak "koordinazioa" zertan datzan galdetu dio, momentu honetan "konpetentzia ezerezten eta husten" ari baitira. Albisturren ustez, "arduragabekeria politikoa" da, eta "Euskadiren garapen teknologikoa mugatzen ari da", izan ere aurrekontuak nahi dituzten moduan antolatzen dituzte, interes politikoak soilik kontuan izanik, ez bikaintasun ez kalitate irizpideak.
Konpetentzia eskatzeko arrazoi nagusia Euskadin egiten ari den lanari irteera ematea da, nazioarteko merkatuetan jokatzea Estatuak dioena beti kontuan hartu gabe.
Albisturren hitzetan, Gobernuak egin beharko lukeena unibertsitate eta enpresen arteko elkarlana areagotzea litzateke, bi errealitateen artean ez baitago momentu honetan inolako loturarik; horrela, ikerlari gazteak, kanpora joan beharrean, hemen geratuko lirateke.
Amaitzeko, "ikerkeketa aplikatuaren" aldeko apostua egin du Albisturrek, eta, honetarako, "konpetentzia Euskadira transferituko balitz, askoz errazagoa izango litzateke", azpimarratu du senatariak.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19