Prentsa Aretoa
2008/05/09
Iñaki Anasagasti Senatuko Iberoamerikako Gaietarako Komisioko Presidente izendatuko dute
Iñaki Anasagasti, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kidea datorren asteartean Goi Ganbaran ospatuko den saioan hautatuko dute Iberoamerikako gaiekin zerikusia duten Komisioko Presidente.
Goi Ganbara asteartean bilduko da komisio ezberdinak eratzeko helburuz; horietako bat, Iberoamerikako Komisioa izango da; eta bertako buru, Iñaki Anasagasti izendatuko dute. Gogora dezagun pasaden legealdian Anasagasti bera izan zela komisioan EAJk zuen bozeramalea.
Bai VII eta baita VIII legealdietan Senadore Jeltzaleek presidentzia ezberdinak izan dituzte; 2000-2004 saioan Ricardo Gatzagaetxeberria Nekazaritza eta Arrantza Komisioko buru izan zen; 2004-2008 bitartean, berriz, Xabier Albistur Industria, Turismo eta Merkataritza komisioko Presidente. Ezin ahantz dezakegu pasaden astean Kongresuak Emilio Olabarria Diputatua hautatu zuela Bide Segurtasuneko komisioko buru.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19