Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/05/09

Iñaki Anasagasti Senatuko Iberoamerikako Gaietarako Komisioko Presidente izendatuko dute

Iñaki Anasagasti, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kidea  datorren asteartean Goi Ganbaran ospatuko den saioan hautatuko dute Iberoamerikako gaiekin zerikusia duten Komisioko Presidente.

rss Ezagutzera eman
Iñaki Anasagasti Senatuko Iberoamerikako Gaietarako Komisioko Presidente izendatuko dute

ARGAZKIA JAITSI

Goi Ganbara asteartean bilduko da komisio ezberdinak eratzeko helburuz; horietako bat, Iberoamerikako Komisioa izango da; eta bertako buru, Iñaki Anasagasti izendatuko dute. Gogora dezagun pasaden legealdian Anasagasti bera izan zela komisioan EAJk zuen bozeramalea.

Bai VII eta baita VIII legealdietan Senadore Jeltzaleek presidentzia ezberdinak izan dituzte; 2000-2004 saioan Ricardo Gatzagaetxeberria  Nekazaritza eta Arrantza Komisioko buru izan zen; 2004-2008 bitartean, berriz, Xabier Albistur Industria, Turismo eta Merkataritza komisioko Presidente.  Ezin ahantz dezakegu pasaden astean Kongresuak Emilio Olabarria Diputatua hautatu zuela Bide Segurtasuneko komisioko buru.
Ezagutu Gure Senatariak