Prentsa Aretoa
2008/05/13
Elikagaien prezioen igoera, gazteleraz ikasteko bermea, bide segurtasuna eta sindikatu eta empresarioekin elkarrizketa izango dira IX. Legeldiko lehenengo saioko gai nagusiak
Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kideak sozialistek eta popularrek aurkeztutako lau mozioen aurrean beraien iritzia eman beharko dute bihar goizean; talde bakoitzak bi ekimen aurkeztu ditu.
Hitza hartzen lehenengoa, EAJk Goi Ganbaran duen Ekonomia arduraduna izango da, Paulino Corcuera, alegia. Mozioak eskatzen duena elikagaien prezioen igoerari aurre egiteko hainbat neurri hartzea litzateke.
Bigarren, Lorea Lenizbarrutia senatari gipuzkoarra izango da, eta polemika ugari sor dezakeen ekimenari aurre egin beharko dio; Talde Popularrak Estatu zehar hezkuntza ziklo guztietan gazteleraz ikasteko aukera bermatzea exijitu nahiko du.
Iñaki Anasagastik, bestalde, empresario eta sindikatuen arteko elkarrizketa sustatzea eskatzen duen ekimenaren aurrean emango du iritzia.
Amaitzeko, Taldeko bozeramaileak, Joseba Zubiak, bide segurtasunean aurrera egiteko hirien arteko bilera egitea proposatzen duen moziori buruz hitz egingo du.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19