Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/05/13

Zubiak errespetuan oinarritutako marko politiko berri bat negoziatzera gonbidatu du Rodríguez Zapatero Presidentea

Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko bozeramailea den Joseba Zubiak normalizazio politikoa legealdi honetako betebehar nagusietariko bat dela adierazi du; honi aurre egiteko akordioa eta paktua ezinbestekotzat jo ditu.

rss Ezagutzera eman
Zubiak errespetuan oinarritutako  marko politiko berri bat negoziatzera gonbidatu du Rodríguez Zapatero Presidentea

ARGAZKIA JAITSI

Gaur arratsaldean Senatuak lehenengo osoko bilkura ospatu du Rodríguez Zapatero Presidentea eta legebiltzar talde guztietako bozeramaileen mintzaldiekin. Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko buruak, Joseba Zubiak, Gobernu sozialistak azken lau urteotan egindako kudeaketa salatu nahi izan du; zentzu honetan, elkarrizketa, lankidetza eta aldaketa desioekin hasitako legealdia bertan behera geratu izana kritikatu du. Oraingo diskurtsoa, berriz, oso "kalkulatzailea, hotza eta zuhurra" dela azpimarratu du.


Aldaketa honen aurrean,  Zubiak Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak normalizazio politikoaren aldeko lan sakona egingo duela adierazi dio Presidenteari. Gai konplexua dela onartu arren, bozeramaile jeltzaleak elkarrizketa eta negoziazioa oso garrantzitsuak direla baietsi du; honen harira, akordio batetara iristeko aldebiko negoziazioa eta errespetua eskatu ditu Zubiak.


Amaitzeko, bozeramaile jeltzaleak Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak alor guztietan (ekonomian, ingurugiroan, giza politiketan) beti egin duen moduan, lan zorrotz eta zehatza egingo duela gaineratu du, eta Gobernuari horretan lagunduko diola esan du; aitzitik, azken urteotan gertatu den moduan, hainbat gai berriro ere Senatura ekarriko dituztela jakinarazi dio Rodríguez Zapaterori: Salamancako paperen bueltatzea, Parisen EAJri Frankok kendutako egoitzaren itzulera, eta Itun Ekonomikoaren blindatzea besteak beste.
Ezagutu Gure Senatariak