Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/05/27

Internet bidez gauzatzen diren delituei aurre egiteko “neurri integralak” har daitezen eskatu du Leanizbarrutia senatariak

Lorea Leanizbarrutiak, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kideak esan duenez, "ezinbestekoa da haurrak Interneten jasan ditzaketen erasoetatik babestea", baina benetan beharrezkoa dena "guztiok teknologia berrien ondorioz pairatu ditzakegun erasoei aurre egitea da".

rss Ezagutzera eman
Senatuko osoko bilkura gaur arratsaldean hasi da Talde Popularrak "ciberbullying"ari buruz aurkeztutako ekimen batekin. Senatari jeltzalea ekimenaren alde azaldu arren, eta haurren ahulezia onartu arren, "teknologia berrien delituen aurrean guztiok jasan ditzakegula" azpimarratu nahi izan du, eta teknologia hauen inguruko ordenamendu juridiko zabala egitea proposatu du; era berean, ekimen zehatzagoak aurkezteaz gain, beste estatuekin lankidetza areagotzearen alde azaldu da.
Ezagutu Gure Senatariak