Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/05/27

Anasagastik Senatuak hizkuntza koofizialak errespetatzea eskatu du

Iñaki Anasagasti, Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kidearen aburuz, "euskera, katalana eta galegoa gaixo dauden gazteleraren anaiak dira", eta, ondorioz, "gaztelerak ez luke inolako arazorik izan beharko hauekin elkarbizitzeko", ez baitago benetako mehatxurik.

rss Ezagutzera eman
Anasagastik Senatuak hizkuntza koofizialak errespetatzea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko osoko bilkurak gaur arratsaldean Entesa Catalana del Progrès legebiltzar taldeak aurkeztutako mozioa eztabaidatu du; helburu nagusia, hizkuntza koofizialen ahozko nahiz idatzizko erabilera bermatzea zen. Jeltzaleen aldetik, Iñaki Anasagastik egoera normalean eztabaida honek inolako zentzurik izango ez zuela adierazi du, izan ere, Konstituzioak dioen moduan, Senatua "Lurralde ordezkaritza" izan beharko litzateke; era berean, Konstituzio berak, 3.3 artikuluan, Estatuko hizkuntzak babestu eta errespetatzeko beharra azaltzen du.

Anasagastik exijitu duena ez da tolerantzia, "errespetua" baizik; "hizkuntza koofizialekiko errespetua; gazteleraren anaiak diren hizkuntzeekiko hain zuzen".


Amaitzeko, Rosa Monterok idatzitako artikulua aipatu nahi izan du; bertan, "hizkuntza gauza ederra" dela esaten du; "giza gogamenak sortutako gauzarik ederrena. Taldearen lorpena (...) Ez komunikazio herraminta soilik, ametsei forma emateko modua baizik, bildurrari, eta mundua ikusteko moduari (...) Eta hori guztia ixilpean desagertzen da hizkuntza bat hiltzen denean, eta, denbora gutxira, badirudi herri hori inoiz existitu ez zela".
Ezagutu Gure Senatariak