Prentsa Aretoa
2008/05/28
Senatuko EAJko legebiltzar taldeak Gobernu zentralaren “negoziazio borondate eza” gogorki kritikatu du Hondarribiako aeroportuko pista txikitzea inorekin hitz egin gabe onartu duelako
Lore Leanizbarrutia, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko senatari gipuzkoarrak Rodríguez Zapateroren Gobernuari "estrategikoak diren proiektuak inorekin kontatu gabe hartzea" leporatu dio, "ez hiritarrekin, eta ezta aeroportuaren sustapenean lanean aritu diren instituzioekin ere".
Erantzun ugari jaso du Sustapen Ministeritzak atzo hartutako erabakiak; bertan, Hondarribiako aeroportuko pista txikitzeko planari baiezkoa eman ezezik, obrak esleitzeari ekin zioten. Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kidea den Lore Leanizbarrutiak esan duenez, "bai alderdi politikoek eta baita Ortzibiak (Foru Aldundia, Donostia, Irun eta Hondarribiako udaletxeak, Eusko Jaurlaritza eta Merkataritza Ganbera) adostutakoari Magdalena Álvarezek zuzendutako Ministeritzak ez dio inolako jaramonik egin". Ondorioz, eta atzo Jose Ramon Beloki diputatuak egin zuen moduan, Leanizbarrutiak obrak gelditzeko exijitu dio Gobernuari.
Nabarmenak...
Senatua
2026/05/07
Senatua
2026/04/28
Senatua
2026/04/24
Senatua
2026/04/23
Senatua
2026/04/20
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















