Prentsa Aretoa
2008/05/28
Leanizbarrutiak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen tramitazioa "lehenbailehen" egiteko exijitu dio Gobernuari
Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kide den Lore Leanizbarrutiak, "kudeaketa politikorako tokiko administrazioa estrategikoa dela" azpimarratu nahi izan du; hori dela eta, Exekutiboari Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen tramitazioa lehenbailehen egiteko exijitu dio.
Goi Ganbarak gaur Gobernuaren kontrol saioa ospatu du; bertan, Leanizbarrutia senatari jeltzaleak hartu du parte, eta Elena Salgado ministroari Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak jarraituko dituen pausuen inguruan galdetu dio. Salgadok legealdi honetarako lana dela esan ondoren, Leanizbarrutiak "kudeaketa politikorako tokiko administrazioa estrategikoa dela" baietsi du, "herritarrek gertuen duten instituzioa" delako. Honen arira, Exekutibo sozialistari Senadore Jeltzaleen kolaborazioa eskeini dio, betiere, lege hau "lehenbailehen" tramitatu dadin.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19