Prentsa Aretoa
2008/06/10
Europar Batasuna benetako komunitate politikoa izan dadin esfortzu gehiago egin daitezen eskatu dio Anasagastik Exekutibo zentralari
Europar Batasunerako Batzorde Mixtoan EAJ/PNVk duen bozeramaileak, Iñaki Anasagastik, Europarekiko interesa areagotzeko eta eszeptizismoarekin amaitzeko lan gehiago exijitu dio Moratinos ministroari; izan ere, iritzi publikoak jasotzen duen informazio bakarra batasun ekonomiko eta militarrari dagokio.
Gaur goizean Europar Batasunerako Batzorde Mixtoak Kongresuan Moratinos ministroa jaso du; Iñaki Anasagasti EAJ/PNVko ordezkariak Europako hiritarrek Europar Batasunarekiko duten iritzia hobetzea ezinbestekoa dela baietsi du; honen harira, batasuna ekonomia edo militar arlora soilik ez mugatzea eskatu du, herritaren batasun politikoa sustatzea oso garrantzitsua dela azpimarratuz. Adibide moduan, Irlandako prozesua azaldu du, bertan izango baita hurrengo erreferenduma; aitzitik, azken informazioen arabera, ezetzak irabaziko luke, eta arrazoi nagusien artean, "ziurgabetasuna, gardentasun falta, nekazal arazoak eta gasolinaren prezio altuak" daude; honen aurrean, Europar Batasunak ez du inolako soluziobiderik eman, eta horrek mesfidantza besterik sortzen ez duela gaineratu du jeltzaleak.
Senatariak, era berean, Latinoamerikarekiko eta Turkiarekiko erlazioak aipatu nahi izan ditu; azken kasuan, herrialde honek EBean integratzeko izango lituzkeen arazo larriak mahaiaren gainean jarriz: Chipren duen presentzia militarra eta oraindik onartu ez duen Armeniako genozidioa. Latinoamerikari dagokionez, Ministroak herrialde hauekiko zein jarrera izango duen galdetu dio.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19