Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/06/10

Hiritarrei eskeintzen zaizkien zerbitzuak hobetzeko finantzaketa munizipalaren sistema aldatzearen alde egin du Leanizbarrutiak

Lore Leanizbarrutiak, Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kideak "bitarteko ekonomikorik gabe udalek benetako autonomiarik ez dutela" azpimarratu du. Hori dela eta, sistema berri baten alde apostu egin du, udaletako gobernuen lanak partaidetza, gardentasuna eta efizientzia gehiago izan dezan.

rss Ezagutzera eman
Hiritarrei eskeintzen zaizkien  zerbitzuak hobetzeko finantzaketa munizipalaren sistema aldatzearen alde egin du Leanizbarrutiak

ARGAZKIA JAITSI

Goi Ganbarak gaur arratsaldean eztabaidatu duen azken puntua udal finantzaketari buruzkoa izan da. Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldearen aldetik, Lore Leanizbarrutiak hitz egin du, sistemaren aldaketari bere oniritzia emanez; ekimenak eskatzen zuenaren arabera, finantzaketa aldatzeko lege berri baten oinarriak sustatuko dira hurrengo hilabeteotan.

Leanizbarrutiaren arabera, EAJ/PNV beti izan da udal autonomiaren aldeko defendatzaile sutsua, eta udalen eskumenak indartuko dituen edozein ekimenen alde egingo du beti.

Beste ildo batetik, Gobernu eta Administrazioaren arteko ezberdintasuna azpimarratu nahi izan du; "Gobernua ezin daiteke gainean dauden instituzioek agindutakoaren administratzaile soila izan; bere lege propioak garatu behar ditu"; hori dela eta, konpetentzia gehiago eskatu du udalentzat.

Horrekin guztiarekin, PSOEren mozioari babesa emanez, Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen Lege Proiektuaren aldeko hitz batzuk esan ditu Leanizbarrutiak, eta alderdi sozialistari Senatuan emandako babesak nolabaiteko elkarrekikotasuna izatea espero duela adierazi du.
Ezagutu Gure Senatariak