Prentsa Aretoa
2008/06/17
Joseba Zubiak aurreikusi duenaren arabera, legegintzaldi honetan ere ez da gauzatuko Senatuak betidanik egiteke duen erreforma
Euskal Senatari Abertzaleen Taldeko bozeramale Joseba Zubiak adierazi du Goiko Ganberak behar-beharrezkoa duela aldaketa, eta justifikatuta dagoela, baina hori gauzatzeko Gobernuaren nahi sendoa baino gehiago behar dela. Horrez gain, adierazi du bere ustez berriz ere alde batera utziko dela erreforma adostasun faltagatik.
Bozeramale jeltzaleak behin eta berriz errepikatu du Senatuak aspalditik duela erreforma hori egiteke, eta premiazkoa eta justifikatua dela, baina Exekutiboak ez duela konbentzimendurik, ezta irmotasunik ere. Zubiak zera adierazi du: «Baliteke legegintzaldi honetan egokitzapenen bat gertatzea, egitez edo arau bidez, baina ez da sakoneko erreformarik egongo Goiko Ganberan».
Bestalde, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoan gerta daitezkeen aldaketak azpimarratu ditu Zubiak. Senatuko EAJren bozeramaleak azaldu du kontu handiz jokatu behar dela gerta daitezkeen balizko aldaketekin, erreforma oso zaila baita.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19