Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/06/23

Leanizbarrutiak Exekutibo sozialistari ikerketa teknikorako eta zientifikorako eskumena exijitu dio

Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko Kideak, Lore Leanizbarrutiak, esan duenez eskumen hau ez transferitzeak ondorio ugari izan ditu; horien artean ekonomikoa, izan ere, transferitu gabe dauden eskumenak direla eta, Kupoaren bitartez ordaintzen da zientzia eta berrikuntzako eskumena; inbertsioa, hala ere, oso txikia da Estatuaren aldetik, eta benetako esfortzua Foru Aldundiek egin behar dute, eskumena bi aldiz ordainduz.

rss Ezagutzera eman
Leanizbarrutiak ohartarazi duenez, "Euskadik bigarren transformazioa edo iraultza teknologikoa aurrera eraman dezan ezinbestekoa da eskumen hau izatea"; honen harira, eskaera hau "gutixi" bat ez dela gaineratu du, "Gernikako Estatutuak 10.16 artikuluan dioena baizik". Senatariaren aburuz, "legea ez betetzeak ez du normalizazio politikoa errazten, eta, gainera, defizit demokratikoa besterik ez dute islatzen".


Amaitzeko, Cristina Garmendia ministra berriari eskumena transferitzen ez den bitartean Gobernuak Euskadin zenbateko inbertsioa egiteko asmoa duen galdetu du Leanizbarrutiak.
Ezagutu Gure Senatariak