Prentsa Aretoa
2012/11/07
Zubia: “Senatua benetako lurralde Ganbera izan dadin, konstituzioaren erreforma egin behar da "
Joseba Zubia Senatuan EAJren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen bozeramaileak deitoratu duenez, bere historiako 34 urteotan Senatua "Kongresuaren bigarren erakundea izan da" eta Ganbera honekiko mesfidantzak ugaritu dira "asko baitira bere funtzioa zalantzan jartzen dutenak". Defendatu duenez, "Senatua benetako lurralde Ganbera izan dadin, Konstituzioaren erreforma egin beharko litzateke", hau da, Senatuaren funtzioak erreformatu behar dira, baina baita bere osaketa eta ordezkariak aukeratzeko modua ere. Gaineratu duenez "izaera berezituek Ganberan islatuta egon beharko lukete".
"Ereduak bateragarri izan beharko luke Konstituzioak onartzen dituen izaera berezitu horiekin" laburbildu du Zubiak, erreforma "zaila baina ezinbestekoa" dela aitortzeko. "Erreforma horren bidez, lurralde ordezkaritza Ganberaren oinarriak ezarriko genituzke, une honetan halakorik ez delako" gaineratu du.
Exekutiboa, Konstituzioan Senatua erreformatzeko aldaketa egiteko prest ote dagoen galdetu ondoren, presidenteari gogoratu dio bere alderdiak Ganberaren gehiengo absolutua duela eta "Gobernuaren asmoa balitz" nahikoa litzateke erreforma hori "errealitate izan dadin".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19