Prentsa Aretoa
2013/09/05
Bildarratzek kritikatu duenez Gobernuak erantzun bera eman die euskal Y-ari buruz egin diren 50 galderei
EAJ-PNVk Senatuan aurkeztu duen kexa-idazkiaren bidez kritikatzen du Gobernuak erantzun bera eman diela Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Euskadiko abiadura handiko trenbidearen eraikuntzari buruz planteatu dizkion 50 galderei.
Jokin Bildarratz Senatuko jeltzaleen taldeko bozeramailea Goi Ganberako Bozeramaileen Batzarrean kexatu da udako oporraldiaren ostean egin den lehen bilkuran. Gobernuak kexa hau kontuan hartuko duela eta azalpena emango diola esan du.
Bildarratzek azaldu bezala, bere taldeak 94 galdera erregistratu zituen azpiegitura honen garapenaren inguruan. Galdera hauen bidez informazio zehatza eskatzen zen Euskadiko trenbidearen lanen egoeraz, ibilbide zati ezberdinetan, hau da, aurreikusitako epeak, atzeraldien azalpenak eta inbertsioak.
Sustapen Ministerioak,aitzitik, erantzun bera eman die 44 galderari. Erantzun honetan lan hau bultzatzeko duen “konpromisoa” defendatzen du eta egitasmoak “autonomia mailan, nazio mailan eta Europa mailan” duen garrantzia azpimarratzen du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19