Prentsa Aretoa
2013/09/10
AHT amaitzeko epeak zeintzuk diren galdetu du EAJ-PNVk Senatuan
Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Gobernuari zuzendutako galdera aurkeztu du Senatuan, Euskadin Abiadura Handiko Trenbidea egiteko lanei nola ekingo dioten, eta Exekutiboak egitasmoa garatzeko eta amaitzeko darabiltzan epeak jakiteko.
Gipuzkoako Senatari Maria Eugenia Iparragirrek galdera honetan adierazi du Vitoria/Gasteiz-Bilbo-San Sebastian/Donostia Abiadura Handiko Trenbidea dela Euskadin egiten ari den eta seguruenik inoiz egin den azpiegiturarik "garrantzizkoena", eta "duela urte batzuk amaituta" egon beharko lukeela.
Iparragirrek gogoratu du egitasmo honen hasiera 1989koa dela eta beraz "ez zaio erantzun" Europar Batasunak Madril eta Paris Irunetik pasatuz lotzeko planteatu zuen lehentasunari.
Horregatik guztiagatik, Iparragirrek Gobernuari eskatu dio egoera honi nola egingo ote dion azal dezala eta Exekutiboak egitasmoa garatzeko darabiltzan epeak esan ditzala.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19