Prentsa Aretoa
2013/12/09
2014ko Aurrekontuen Legea
Euzko Alderdi Jeltzaleko Senatariok taldearen bozeramaile den Jokin Bildarratzen adierazi duenez, “aurrekontuen funtzio eta helburu nagusia zalantzarik gabe herritarren ongizatea lortzea dela uste dugu.
Ikuspuntu honetatik, aurrekontu hauek baloratu eta Alderdi Popularrak aurkezturiko dokumentua zertan oinarritzen den ikusi beharra dago”.
Euzko Alderdi Jeltzalearen iritziz, “aurrekontu hauek ez dira ongizaterako aurrekontuak, komunikazio eta marketineko aurrekontu batzuk baizik, 2014ko aurrekontu hauek ez dutelako ongizatea ematen, ongizatea saldu besterik ez dute egiten”.
Bukatzeko gaineratu duenez, “Alderdi Popularraren kezka eta zeregin handiena herritar askorentzat pozoitua dagoen gozoki bat paper distiratsu batean biltzea da. Alderdi Popularrak Alicia bezala, Herrialde Miresgarrian bizi garela sinestarazi nahi digu. Gezur erraldoi bat eraikitzen ari dira, guztiz irudimenezkoa, erabat faltsua den planteamendu batean oinarriturikoa: 2013. urtea krisiaren azken urtea izango dela”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19