Prentsa Aretoa
2013/12/11
Euzko Alderdi Jeltzaleko Senatariek 300.000 eurotako partida bat lortu dute Basauriko Sozial Antzokia eta Gastañabaltza Parkearen arteko trenbide lerroa estaltzeko Proiektua egiteko
Senatuan, Estatuko Aurrekontu Orokorren eztabaidaren baitan, Euzko Alderdi Jeltzaleko Senatariek 300.000 eurotako partida bat lortu dute Basauriko Sozial Antzokia eta Gastañabaltza Parkearen arteko trenbide lerroa estaltzeko Proiektua egiteko.
Estatuko Aurrekontu Orokorretako eztabaida berean, Euskal Taldeko senataria den Maria Eugenia Iparragirrek espainiar gobernuak euskal “Y”-arekin daukan konpromiso falta azpimarratu du.
Senatari honek eta bere taldeak behin baino gehiagotan adierazi dute ezinbestekoa dela gobernu honen zein aurreko espainiar gobernuen partetik, hartutako konpromisoak betetzea, “beste behin hainbat aldiz atzeratutako epeekin inolaz ere bete ezingo duten aurrekontu batzuk aurkezten zaizkigu”, esan du Iparragirre senatariak.
Euskal Taldeko senatariak gogorarazi die hau izan dela esanetatik ekintzetara pasatzeko unea, “euskal proiektuarekin duten konpromisoa bete ahal izateko beharrezkoa den aurrekontu partida bat zuzenduz”.
Amaitzeko, Maria Eugenia Iparragirre senatariak azaroaren amaieran eurokamarako osoko bilkurak jakinarazitakoa gogorarazi du; euskal “Y”-ak atzerapenak izango dituela Madrilek ez baldin badu berea betetzen.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19