Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/19

Emilio Olabarriak eta Jokin Bildarratzek Parlamentuko Kazetarien Elkartearen saria jaso dute

Emilio Olabarria Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak eta Senatuan EAJ-PNVko bozeramaile Jokin Bildarratzek Parlamentuko Kazetarien Elkartearen sariak jaso dituzte, azken urte honetan Madrilgo ganberan egin duten lanagatik.

rss Ezagutzera eman
Emilio Olabarriak eta Jokin Bildarratzek Parlamentuko Kazetarien Elkartearen saria jaso dute

ARGAZKIA JAITSI

Emilio Olabarriak "Parlamentariorik aktiboenaren saria" jaso du. Olabarriak azpimarratu duenez "titulu hori oso gustura hartzen dugu, egiten dugun lana aitortzeaz gain, Kongresuan egiten dugun lana, batzuetan esker txarrekoa eta gutxi aitortua dena, etengabe egiteko gogoa pizten zaigulako eta eguneroko esfortzua arindu egiten zaigulako".

Jokin Bildarratzi dagokionez, "Senatari berriaren saria" jaso du eta esan duenez "hemen, Kongresuan eta Senatuan egiten dugu lana, bere herria asko maite duen herria ordezkatzen duen taldeak egina da. Gure lana da euskal hiritarren interesak Madrilen defendatzea. Euskal interesa dagoen tokian, han egongo gara gu".

Ezagutu Gure Senatariak