Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/01/23

Oroimen Historikoaren tutoretzan eta Euskadin Giza Eskubideen defentsan inplikatzea eskatu dio Bildarratzek NBE-ko errelatoreari

Jokin Bildarratz Senatuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Nazio Batuen Erakundeko Egia, justizia eta ordaina sustatzeko eta Ez Errepikatzea bermatzeko Errelatore Berezi Pablo de Greiff-ek Goi Ganberara egin duen bisita aprobetxatu du gaur, Euskadin Giza Eskubideen alorrean iraganari (Guda Zibila eta Frankismoa) eta orainari dagokionez (ETAren bortxakeriaren amaiera eta Euskadin bizikidetza finkatzea) ematen den egoeraren berri emateko. Bilarratzek De Greiff-i eskatu dio Oroimen HIstorikoaren tutoretzan eta Giza Eskubideen defentsan inplikatzea.

rss Ezagutzera eman
Oroimen Historikoaren tutoretzan eta Euskadin Giza Eskubideen defentsan inplikatzea eskatu dio Bildarratzek NBE-ko errelatoreari

ARGAZKIA JAITSI

Bost puntutan oinarritzen da Bildarratzek De Greiffi eginiko azalpena:

-Espainiar Gobernuaren aldetik  Oroimen Historikoaren ez betetze argia gertatzen dela.

-Espainiako Gobernuak “Valle de los Caidos” delakoaren inguruan dituen helburuak eta planak argitu behar dituela, eta zehatzago, Francisco Francoren gorpuzkiekin zer egiteko asmoa duen.

-Euskadin  terrorismoaren biktimei buruzko azken 50 urteotako oroimena lantzen jarraitu beharra dagoela.

-107 dekretua garatzeko beharra, dekretu honetan islatzen baita 1978 urtera arteko biktimen aitortza eta giza eskubideen urraketa.

-1978 urtetik honako tartean izan diren biktimak aitortzeko eta egin diren giza eskubideen urraketari buruz egin beharreko lanean nazioarteko ikuspuntua eta laguntasuna eskatzea.

Pablo de Greiff Nazio Batuen Erakundean egiten ari den lana aitortu eta eskertu ondoren, Errelatoreari eskatu dio Oroimen HIstorikoarekin eta Euskadirekin zerikusia duen guztian inplikatzea eta  erakundeen arteko lankidetza eskatu du Egia, Justizia eta Ordaina sustatzeko eta  Ez Errepikatzea bermatzeko  ekimenean.

 

Ezagutu Gure Senatariak