Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/01/31

Senatuko EAJ-PNV taldeak bere ezinegona erakutsi du Alfredo Kindelan militar golpistaren izena daraman Katedraren aurrean

Senatuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak bere ezinegona adierazi du Iñaki Anasagasti senatari jeltzaleak Alfredo Kinddelan Aireko Indarra sortzea sustatu zuen eta 1936ko uztailaren 18ko kolpe militarrean parte hartu zuen hegazkinlariaren izena daraman Katedraren inguruan egin duen galderari Alderdi Popularra taldeak eman dion erantzunaren aurrean.

rss Ezagutzera eman
Senatuko EAJ-PNV taldeak bere ezinegona erakutsi du Alfredo Kindelan militar golpistaren izena daraman Katedraren aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Anasagastik "Nola izan daiteke Afredo Kindelánek demokrazia batean Ejertzitoaren Katedra bati izena ematea?" esanez egin duen galderaren aurrean, PPk zera erantzun du "Katedrak Alfredo Kindelán Duany  izena du pentsamendu eta dotrina aeronautikoaren garapenean egin zuen ekarpenagatik, Espainiako areronautika aitzindarien ordezkari gorena delako eta Espainiako aeronautika militarraren sorreran pertsona esanguratsua izan delako".

Rajoyren Gobernuak eman duen erantzunean ere gaineratzen da Kindelán Honoris Causa Doktore izan zela Dublingo Unibertsitatean, Historiaren Errege Akademiako zenbakidun kide  eta aeronautika militarrarekin zerikusia duten hainbat lanen egile.

Senatari jeltzaleak erantzun honen aurrean adierazi du bere ezinegona, eta gainezarri du halako jarrerak onartezinak direla demokrazia batean.

Ezagutu Gure Senatariak