Prentsa Aretoa
2014/02/07
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak legez kanpo dauden etorkinei osasun eskubidea bermatzea eskatzen dio Espainiar Gobernuari
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak, betidanik izan duen pentsamoldeari jarraituz, legez kanpo dauden etorkinei osasun eskubidea bermatzea eskatzen dio Espainiar Gobernuari, Europar Gizarte Eskubideen Batzordearen ondoriozko txostenean agertzen den ildotik.
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak, betidanik izan duen pentsamoldeari jarraituz, legez kanpo dauden etorkinei osasun eskubidea bermatzea eskatzen dio Espainiar Gobernuari, Europar Gizarte Eskubideen Batzordearen ondoriozko txostenean agertzen den ildotik.
Hain zuzen, Jose Maria Cazalis, Senatuko Euskal Taldeko (EAJ-PNV) Osasun Batzordeko bozeramaileak gogorarazi du joan den urtarrilean Europako Gizarte Eskubideen Batzordeak ondorioen txosten bat igorri zuela Europako Gizarte Gutunean herrialde bakoitzak hartutako konpromisoen betetze maila aztertuz. Ondorio hauen artean Batzordeak zera adierazten du: 16/2012 Errege Dekretua (“etorkin ilegalak” deitutakoen osasun arreta normalizaturako sarrera ukatzen duena) Europako Gizarte Gutunaren 11. artikuluaren aurkakoa dela eta sinatzen duten Estatuek behartuta daudela etorkinei osasun arretarako sarbidea bermatzera “bere egoitza egoera edozein izanik ”.
Europar Gizarte Eskubideen Batzordearen Gutun horren 11.1 artikuluaren arabera pertsona guztien osasun arreta, beren egoera administratiboa edozein izanik, bermatzeko beharrezko neurriak har daitezela eskatzen du eta osasun sistema biztanleria osoaren esku egon behar da.
Zentzu honetan, senatari jeltzaleak hurrengo galdera hau erregistratu du, datorren astearteko Osoko Bilkuran Gobernuari zuzentzeko:
“Ze neurri hartuko ditu Gobernuak Osasun Sistema Nazionalean onuradun edo aseguratu baldintzarik ez duten pertsonen osasun arreta eskubidea onartzeko, Europar Gizarte Eskubideen Batzordeak onartu berri dituen ondorioekin bat eginez, Autonomi Erkidegoak zentzu honetan garatzen ari diren neurrien beharrezko segurtasun juridikoa bermatuz?
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19