Prentsa Aretoa
2014/02/11
Cazalis: “Legez kanpoko egoeran dauden etorkinei osasun arreta bermatzea eskatzen diogu Espainiako Gobernuari"
José María Cazalis Euzko Abertzaleak taldeko Senatariak Espainiar Gobernuari eskatu dio legez kanpoko egoeran dauden etorkinei osasun arreta bermatzea, Giza Eskubideen Europar Batzordearen txostenak ezartzen duenari jarraiki .
Cazalisek gogoratu duenez "Iragan urtarrilean, Giza Eskubideen Europar Batzordeak ondorio-txostena egin zuen zeinetan legez kanpoko egoeran dauden etorkinei osasun arreta normalizatua ukatzen dien 16/2012 Erret Dekretua aipatzen den; eta esaten du Europar Karta Sozialaren 11. artikuluaren kontrakoa dela eta dokumentu hori izenpetu duten estatuak derrigortuta daudela etorkinei osasun arreta bermatzera, beren egoitza egoera bata ala bestean izanik".
Senatari jeltzaleak aditzera eman duenez "Espainiar Gobernuak ezin du arrazoitu krisiagatik edo dirua aurreztu nahi delako, osasunari eta gorputzaren integritateari aitortu zaizkion eskubideak murriztea".
“Eusko Jaurlaritzak Osasun alorreko eskumen esklusiboak dituela, gizaki guztiek beren osasuna babesteko duten eskubidea zaindu du. Beraz, PPren Gobernuari eskatu nahi diogu Autonomi Erkidegoei, hauen artean EAEri, oztopo gehiago jar ez diezazkiola, eta Europar Karta Sozialean hitzartutakoa eta izenpetutakoa eta Espainiar Konstituzioan gai honen inguruan esaten dena bete dezala" amaitu du José María Cazalisek.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19