Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/17

Senatuko EAJ-PNV taldea Ibarrangeluko Arketa Kanpina zabalik mantentzearen alde

José María Cazalis, Senatuko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Batzordean Parlamentuko EAJ-PNVren Taldeko bozeramaileak galdera egingo dio Miguel Arias Cañete Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministroari, bihar, otsailak 18, Diputatuen Kongresuan egingo den Kontrol Bilkuran. EAJko senatariak ministroari galdetuko dio Kosta Departamentuak Ibarrangeluko (Bizkaia) Arketa Kanpinaren kasuan aplikatuko dituen irizpideez.

rss Ezagutzera eman
Senatuko EAJ-PNV taldea Ibarrangeluko Arketa Kanpina zabalik mantentzearen alde

ARGAZKIA JAITSI

Kanpin hau martxan jarri zen 1981 urtean 1934 urtetik "Bermeoko portua handitzeko eta hobetzeko bloke artifizialen tailerra" zegoen orubean kokatu zen.

Euskadiko Kosta Demarkazioak (Madrilgo Gobernuaren mende dagoena) urrats guztiak eman ditu eta bere eskuan dituen baliabide guztiak erabili ditu Kanpin hau botatzeko, Ibarrangeluko Udalak hori saihesteko ahaleginak egin eta alegazioak aurkeztu dituen arren.

Kosta Demarkazioaren jarrera harrigarri gertatzen da inguruko Autonomi Erkidegoetako Kosta Demarkazioek erakutsitako jarrerarekin alderatzen bada. Antzeko kasuak  eta kosta, hondartza eta ingurumenarekin bortitzagoak direnak konpondu egin dituzte, halako instalazioak kendu gabe.

Madrilgo Gobernuak Kosta Legean egin dituen erreformek, gure Taldearen ustez, behar besteko soluzio juridikoak ematen dituzte Kanpinak bere lekuan eta martxan jarrai dezan.

Zentzu honetan, senatari jeltzaleak Gobernuari galdetuko dio, azkenean, Ingurumen Ministerioak, Kosta Demarkazioaren bidez Kosta Lege berrian aurreikusitako irizpideak aplikatuko ote dituen, Estatuko antzeko kasu batzuetan egin den bezala, Urdaibaiko baliabide turistiko garrantzitsu hau bizirik mantentzeko, eta ondorioz Ibarrangeluko Arketa Udal Kanpineko 30 lanpostu zuzenak eta  inguruan sortzen diren zeharkako lanpostuak mantentzeko.

Ezagutu Gure Senatariak