Prentsa Aretoa
2014/02/18
Senatuko Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak euskal aireportuetako zerbitzuak urgentziaz hobetzea eskatu dio Espainiako Gobernuari
María Eugenia Iparragirre Euzko Abertzaleak taldeko senatariak gaur arratsaldean Senatuko Osoko Bilkuran Espainiako Gobernuari eskatuko dio hausnarketa egin eta erabaki arinak har ditzala "Foronda,Loiu eta Hondarribiako aireportuek hiritarrei ematen dizkieten zerbitzuen hobekuntzetara bideratuta". Iparragirreren esanetan "Euskadin kezka handia eta eztabaida sakona ematen ari da aireportuetako azpiegituren inguruan. Eztabaida hori azken asteotan nabarmenago geratu da eguraldiak aipatutako instalazioen funtzionamendua baldintzatu duelako" Senatari jeltzaleak uste du aireportu bakoitzak bere berezitasunak eta bere arazo propioak dituela . Hori dela eta "bakoitzak behar ditu bere konponbide berezituak". "Gure ustetan erakundeen artean era koordinatuan lan egin behar da hiritarrei zerbitzu hobea emateko, gizartea baita sarritan ezegokia den zerbitzuaren ondorioak pairatzen dituena".
Beste alde batetik, Iparragirrek arratsaldean azalduko du euskal kostaldean bizi izan diren denboraleek eragindako ondorio larriek eragiten dioten kezka, eta Espainiako Gobernuari galdetuko dio "aplikatzen ari den lan metodologiaz eta neurriez, eta zer neurri hartuko dituen bere eskumeneko esparruetan eta gainerako erakundeekin lankidetzan".
Gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran ere, Jose María Cazalis senatari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen batzordean EAJren taldeko bozeramaileak arloko Ministroari zuzendutako galdera egingo du Kosta Departamentuak Ibarrangeluko (Bizkaia) Arketako Udal kanpinean aplikatuko dituen irizpideak ezagutzeko. Euskadiko Kosta Demarkazioak (Madrilgo Gobernuaren mende dagoena) urrats guztiak eman ditu eta bere eskuan dituen baliabide guztiak erabili ditu 1981 urtetik aurrera zabalik egon den Kanpin hau botatzeko, Ibarrangeluko Udalak hori saihesteko ahaleginak egin eta alegazioak aurkeztu dituen arren. Senatari jeltzaleak azpimarratu duenez "Kanpin hau Urdaibaiko baliabide turistiko garrantzitsua da eta beharrezkoa da inguruan dituen 30 lanpostu zuzenak eta zeharkakoak mantentzea. Cazalisen esanetan " jarrera hau harrigarri gertatzen da inguruko Autonomi Erkidegoetako Kosta Demarkazioek erakutsitako jarrerarekin alderatzen bada. Antzeko kasuak eta kosta, hondartza eta ingurumenarekin bortitzagoak direnak konpondu egin dituzte, halako instalazioak kendu gabe."Madrilgo Gobernuak Kosta Legean egin dituen erreformek, gure Taldearen ustez, behar besteko soluzio juridikoak ematen dituzte Kanpinak bere lekuan eta martxan jarrai dezan" ezarri du Cazalisek.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19