Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/26

Senatuko EAJ-PNV, CIU, PSOE eta Entesak salatu egin dute Gobernuak Fonprode aldarazten saiatu dela

Senatuko EAJ-PNV, CIU, PSOE eta Entesa taldeak gaurkoan GKEekin elkartu dira gobernuaren aldetik Espainiako lankidetza funtsa, Fonprode, duela hiru urte sortu zen erakundea "atzeko atetik" erreformatzeko egin duen saiakera salatzeko.

rss Ezagutzera eman
Senatuko EAJ-PNV, CIU, PSOE eta Entesak salatu egin dute Gobernuak Fonprode aldarazten saiatu dela

ARGAZKIA JAITSI

Garapenaren Sustapenerako funtsa 2010 urtean sortu zen FAD maileguen erreformatik, garapenerako laguntasuna Espainiako enpresaren interesetik aparte uzteko, eta itzuli behar ez den laguntasuna itzuli behar den laguntasunaren gainetik lehenesteko. Orain arte, horren kudeatzailea izan da Kanpo Gaietarako eta Lankidetza MInisterioa.

EAJ-PNV, CIU, PSOE eta Entesa taldeetako senatariak GKEetako ordezkariekin egon da PPk erreforma hau sartzeko erabili duen modua salatzeko egin den prentsa aurrekoan. Gobernuak zuzenketa aurkeztu du Espainiar ekonomiaren nazioartekotzearen arriskuen estaldura Estatuaren kontura jartzeko lege egitasmoan. Lege egitasmoa Kongresuko ekonomia eta Lehiakortasun batzordeak aztertu du.

Maria Eugenia Iparragirre senatari jeltzaleak iragarri duenez , hau ez da PPk antzeko zerbait egiten duen lehen aldia eta "gizarteak eskatzen duenaren araberako legeak egitea" eskatu dio. Iparragirrek gaineratu duenez " eztabaida ez zaio gizarte zibilari ezta legebiltzarkideei ere baimendu,horretarako bideak dauden arren. Egoera Osoko bilkuran onartu baino lehen argitzeko eskatu diren agerraldiak behin eta berriz ukatu dira".

Horregatik Euzko Abertzaleak taldeak Garapenaren Sustapenerako Funtsa aipatzen duen Zazpigarren xedapen gehigarria, oraingo Amaierako bigarren Xedapena ezabatzeko zuzenketa mantentzen du, martxoaren hasieran ospatuko den hurrengo bilkuran eztabaidatua izan dadin .

Ezagutu Gure Senatariak